BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA

Produktua

Adibideak

  • Produktu, zerbitzu eta/edo soluzio konbinatuak diseinatzea eta kontzeptualizatzea.
  • Produktu eta zerbitzu berrien bideragarritasuna aztertzea.
  • Enpresaren produktu eta zerbitzuetarako funtzionalitate berriak diseinatzea.
  • Lehendik erabiltzen ziren materialen ordez propietate hobetuak dituzten material berri batzuen erabilera aztertzea.

EMPRESA BERRIKUNTZA

Prozesua

Adibideak

  • Erosketa eta hornidura metodoak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Ondasunak edo zerbitzuak fabrikatzeko edo ekoizteko metodoak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Sistema logistikoak eta produktuak entregatzeko edo banatzeko sistemak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Saldu ondorengo zerbitzuei eta mantentze lanei dagozkien prozesuak diseinatzea eta martxan jartzea.

 

Kategoria horretan sartzen da, halaber, enpresak lehendik erabili gabeko antolakuntza metodo berrien ezarpena.

Adibideak

  • Ezagutza kudeatzeko sistema berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Negozioaren berringeniaritza proiektuak diseinatzea eta aplikatzea.
  • Enpresaren barne antolakuntzarako sistema berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Negozio eredu eta enpresa barruko ekintzailetza estrategia berriak diseinatzea eta martxan jartzea.

Kategoria horretako sarietarako hautagai izan daitezke enpresaren dimentsioa handitzeko eragiketak zehaztu, aztertu eta prestatu dituzten enpresak (beste enpresa batzuk erostea, bat-egiteak, joint ventureak…), bai eta enpresa eragileen eta haien bezero eta hornitzaile kateen artean enpresen arteko lankidetza proiektuak prestatu eta martxan jarri dituztenak ere (adibidez, hornidura katearen kudeaketa sistema berria, hornitzaileekiko integrazio eta lankidetza metodoak, startupekiko elkarlan estrategiak eta abar).

MERKATU BERRIKUNTZA

Adibideak

  • Egungo merkatuetara produktu berriak plazaratzeko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Egungo merkatuetara produktu berriak plazaratzeko estrategiak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Bezeroaren erosketa esperientziak eta merkaturatze berritzaileak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Merkatuetan edo salmenta kanaletan produktuak edo zerbitzuak kokatzeko metodo berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Produktuen eta zerbitzuen prezioak ezartzeko metodo berriak diseinatzea eta martxan jartzea.
  • Produktuak eta zerbitzuak sustatzeko metodo berriak diseinatzea eta martxan jartzea.