CAFE FORTALEZA.

2017ko irabazlea Enpresa Berrikuntza kategorian

Nabarmentzekoak dira kontsumitzaile eta ostalarien artean egindako azterketa antropologikoak, neuromarketineko azken teknologiaz egindako ikerketak, Espainiako Estatuko lehenbiziko dosi bakarreko ontziratzeko makinaren instalazioa, Nespressorekin bateragarriak diren kapsulen lehenbiziko instalazioa, eta kapsuletan teknologia farmazeutikoa erabili izana bezeroei zapore desberdinetako kafeak eskaintzeko.

Horri guztiari esker, Estatu osora hedatu du marka, eta bigarren kafe operadore bihurtu da, sektoreko multinazionalen atzetik.

ANGULAS AGUINAGA

2017ko irabazlea Enpresa Berrikuntza kategorian

Ezaguna da Angulas Aguinaga enpresa, produktuetan egiten dituen berrikuntzak direla eta. Oraingo honetan, honegatik eman zaio saria enpresa horri: prozesuak berrantolatzeko moduagatik. Bi zutabe hauek izan ditu oinarri enpresaren filosofia berritzaileak: berrikuntza eta pertsonak. Horrez gain, kontsumitzailea bihurtu du bere estrategiaren ardatz, eta nabarmen ahalegindu da nazioartean erreferentzia bilakatzen.

“Elikagaien sektorea kontsumitzailearen zerbitzura jartzeko iraultza” bultzatzen dute Angulas Aguinagak martxan ipini dituen ekimenek. Estrategia berri hori hasia da lehen fruituak ematen, eta nabarmen hazi da jarduera.

Horrenbestez, % 10 baino gehiago igo du fakturazioa, 85 enplegu berri sortu zituen 2017an, eta marka berri bat (azken 17 urteotako lehenbizikoa) plazaratu zuen arrainen sektorean.

ARAEX

2017ko irabazlea Merkatu Berrikuntza kategorian

Negozio eredu berri bat ari da bultzatzen ARAEX Grands 2011tik, eta 2017an biltegi logistiko zentral bat zabaldu zuen Gasteizen, onlineko plataforma batekin batera. Biltegiari eta plataformari esker, transakzioak egiten ditu, eta bezeroei zerbitzua ematen, “business to business” ereduaren bitartez.

Hortik sortu da VINOTEKA, Eroskiren Ardo Kluba, ARAEX Grandsen negozio unitate berria eta ekimen esklusiboa Estatuko txikizkako salmentaren alorrean.