BTEM Sariak.

Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sariak

01

BTEM

Hau da BASQUE FOOD CLUSTERak eta AZTIk  antolatzen dituzten Euskadiko Elikadura Berrikuntzako Sarien (BTEM) helburua: Euskadiko elikagaien sektoreko enpresen lana eta ahalegina aitortzea, edozein dela ere enpresen tamaina, berrikuntzaren alde jardunez Euskadiko elikaduraren sektorea garatzen laguntzen baitute.

Horrez gain, sektorearen topagune bihurtu nahi genuke sariak banatzeko ekitaldia, Euskadiko elikaduraren balio katea osatzen duten eragileak elkarrekin jardun daitezen.

BTEM_INNOVACION_EMPRESARIAL
02

Sarien Kategoriak

Pertsona juridikoei emango zaizkie sariak, hiru ataletan banatuta, Eusko Jaurlaritzaren ekonomia eta lehiakortasun estrategiak zehaztutako Jarduera Estrategikoko hiru Alorrei jarraikiz.

BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA (PRODUKTUA)

Merkatu aukera edo premia bat argiro atzeman eta merkatuan produktu edo zerbitzu berri edo hobetu bat arrakastaz txertatu duen enpresari emango zaio saria, betiere eskari hori estali eta bere negozioari lehiakortasun abantaila ekarri badio. Produktu berri bat, ontzi berri bat, teknologia berri bat… izan daiteke berrikuntza.

ENPRESA BERRIKUNTZA (PROZESUA)

Bere prozesuetan edo negozio ereduetan aldaketak egin dituen enpresa bati emango zaio saria, gauzak beste era batera egiteak lehiakortasun abantaila ekarri dionari.

Kontuan izango dira alor hauekin lotura duten alderdiak: berriak diren edo hobekuntza nabarmena dakarten ekoizpen, logistika eta banaketa prozesuen ezarpena edo produktu edo zerbitzuei laguntzeko jarduerak.

Kategoria horretan sartzen da, halaber, enpresak lehendik erabili gabeko antolakuntza metodo berrien ezarpena.

Kategoria horretako sarietarako hautagai izan daitezke enpresaren dimentsioa handitzeko eragiketak zehaztu, aztertu eta prestatu dituzten enpresak (beste enpresa batzuk erostea, bat-egiteak, joint ventureak…), bai eta enpresa eragileen eta haien bezero eta hornitzaile kateen artean enpresen arteko lankidetza proiektuak prestatu eta martxan jarri dituztenak ere (adibidez, hornidura katearen kudeaketa sistema berria, hornitzaileekiko integrazio eta lankidetza metodoak, startupekiko elkarlan estrategiak eta abar).

MERKATU BERRIKUNTZA

Sariaren helburua hau da: aitortzea beren egungo egoera nabarmen hobetzen duten estrategia edo kontzeptu komertzial berriak ezarri dituzten enpresak, negozioa handitzeko merkatuak edo bideak aurkitu dituztenak, plan bat diseinatu eta arrakastaz gauzatu dutenak eta abar.  Bereziki balioetsiko dira nazioartera hedatzeko merkatu estrategiak eta kanal berriak jorratzen dituztenak (digitala…).

03

¿PARTE HARTU NAHI?

04

Epai-Mahaia

Aurkeztutako proiektuak baloratuko dituen epai-mahaia honakoek osatuko dute:
Leire_Bilbao
Leire Bilbao

INNOBASQUE- BASQUE INNOVATION AGENCY-ko CEO-a

carolina_perez
Carolina Pérez

CEBEK Bizkaiko Enpresaburuen Konfederazioko Presidentea

JoseMariaBonmati_aecoc
José María Bonmatí

AECOC-eko zuzendari nagusia

arantxa-oquinena-casa-ezceiza
Arantxa Oquiñena

Casa Eceiza-ko gerentea

Begona Julián Goxorrubi
Begoña Julián

Goxorrubi-ko gerentea

La Cocina de Senén
La cocina de Senén-eko ordezkaria

05

FAQs

Hautagaiak arukezterako momentuan kontutan izan beharrekoak
Enpresas
Onuradunak

Enpresa edo enpresa erakunde hauek lehia daitezke EUSKADIKO ELIKADURA BERRIKUNTZA Sarietan: Euskadiko elikaduraren balio katean jarduten eta helbide soziala eta fiskala Euskadin dutenak.

Ezin dute parterik hartu epaimahaian ordezkaritza duten enpresek.

Eremu
geografikoa

Euskal Autonomia Erkidegoa da sarien banaketa eremua. 

Sariak esleitzeko
irizpideak

Arreta berezia egingo zai honako proiektu edo berrikuntzei:

  • zenbait enpresa edo erakunderen arteko elkarlanetik sortutako proiektuei.
  • Enpresako negozioen garapenean (lehiakortasuna) eragin frogatu handiena izan dutenei.
  • Enpresarentzat abantaila lehiakorra izatea.
  • Kalitatearekin, fidagarritasunarekin, azkartasunarekin eta malgutasunarekin lotutako alderdiak eta errentagarritasuna erakusten dituztenak.

Gehiago irakurri >

Sariaren
zenbatekoa

Sariketak ez du inolako diru kopururik banatzen, baizik eta trofeo bat, enpresa sarituen jarduera eskertzeko, urterik urte ekimen berri batzuetara bultzatzeko eta haien irudi publikoa jardunbide egokien erreferentzia bihurtzeko, eta, gainera, jardunbide egokien erreferente gisa duen irudi publikorako bultzada bihurtzea.

Maiztasuna

Bi urtean behin banatzen dira sariak; lehenbizikoz, 2017an.

Data
aipagarriak

Hautagaitzen aurkezpena: 2024ko urtarrilaren 24etik martxoaren 13a arte aurkez daitezke hautagaiak.

Sarien banaketa: FOOD 4 FUTURE World Summit-en testuinguruan egingo da, apirilaren 17an, 14:00etan.

06

2022ko Irabazleak

Honako hauek dira 2022ko txapeldunak.
1
KATEGORIA: BERRIKUNTZA TEKNOLOGIKOA

DELICASS

 

Delicassek Elikagai Produktuen Berrikuntza Saria jaso du, pateak erabat begetalak dituelako. Iraunkortasuna eta osasuna gero eta agintzaileagoak diren aro batean, Delicassek ohiko pateen dastamen-esperientzia landare-bertsio batekin parekatzea lortu du. Aukera horrek ez du alergeno nagusirik, eta elikagaien kalitatean eta segurtasunean lan egiten dutela adierazten duten ziurtagiriek babesten dute.

delicass_innovacion_tecnologica2
2

kATEGORIA: EMPRESA BERRIKUNTZA

ECOLUMBER

Ecolumber-rek Prozesu Berrikuntzako saria jaso du snacken merkatuan aitzindaria den produktu bat garatzeagatik: Air Nuts, snacken merkatua iraulita duen fruitu lehorreko snack berritzailea. Lau urtez ikerketan eta garapenean izan duen ikuspegiak berrikuntza teknologikoaren aldeko apustu irmoa islatzen du, sektorean mugarri izan den teknologia patentatuan amaituz.

3

KATEGORIA: MERKATU BERRIKUNTZA

PATURPAT

Paturpat-ek BTEM sariak jaso ditu Merkatuko Berrikuntzaren kategorian, kontsumorako prest dagoen V gama patataren sarrerarekin elikagai-sektoreari egindako ekarpen nabarmenagatik. Produktu honek kontsumitzaileei osasunerako komenigarritasuna eta onurak eskaintzeaz gain, elikagaiak alferrik galtzearen arazoari ere heltzen dio, elikagarriak izan arren estandar estetikoak ez betetzeagatik baztertzen diren produktuei balioa emanez.

paturpat_innovacion_mecado2

BTEM Sariak 2022. Bideoa.

07

berriak

Ecolumber – Uriarte Iturrate, Delicass eta Paturpat euskal enpresak Euskadiko Elikagai Berrikuntzaren Sarietan irabazle

BASQUE FOOD CLUSTERek eta AZTIk antolatutako sari-banaketa Food 4 Future feriaren esparruan egin zen, Bilbao Exhibition Centren (BEC)..

BTEM sariek Euskadiko elikadura-sektoreko enpresa disruptiboenak bilatzen dituzte

Martxoaren 13ra arte egongo da zabalik AZTI zentro teknologikoak eta Basque Food Clusterrak bultzatutako sarien laugarren edizioaren deialdia. Sariek euskal enpresek produktu, prozesu eta merkatu-estrategia berriak diseinatu eta garatzeko egiten duten lana eta ahalegina goraipatzen dituzte.

ganadores y jurado de la edición 2019 de los premios BTEM

La Cocina de Senének, Goxorrubik eta Casa Eceizak irabazi dituzte BTEM 2022 – Euskadiko Elikagaien Berrikuntzaren sariak

Enpresa horiek izan dira sarituak BASQUE FOOD CLUSTERak eta AZTIk antolatutako sarien hirugarren edizioan...

08

Harremanetarako

Jarri zaitez gurekin kontaktuan email honen bitartez.
INFO@BTEM.EUS
logos_pie